Los días 16 y 17 de Noviembre, Navarra, su gastronomía y sus historias estarán presentes en Bilbao. Durante estos dos días se va a llevar a cabo en la capital vizcaína y en tres escenarios diferentes, una actividad de promoción que, bajo el título de “CATAR NAVARRA/NAFARROA DASTATU” pretenden dar a conocer los productos navarros mediante una combinación de relatos, música, historias y degustaciones

 

El Instituto de Tecnologías e Infraestructuras de Navarra INTIA – Reyno Gourmet y el Departamento de Desarrollo Rural, Medio Ambiente y Administración Local del Gobierno de Navarra han decidido poner en marcha esta acción divulgativa que tiene como objetivo promocionar nuestros productos más reconocidos poniendo en valor la labor de los hombres y mujeres que trabajan en su obtención e intentando dar a conocer a las jóvenes generaciones un legado que nos ha sido transmitido, en muchos de los casos, desde tiempos inmemoriales.  Una novedosa propuesta basada en tres claves fundamentales: que los territorios, la tierra, la geografía, siguen siendo necesarios en un mundo tan globalizado; que detrás de la cata de un producto encontramos en realidad la cultura y las personas que lo han hecho posible con sus sueños y proyectos; y que Navarra, en esa encrucijada entre lo global y lo local, ha apostado por los “Territorios Culturalmente Inteligentes y Sostenibles”.

La promoción va a constar de diversos apartados que se realizarán en tres ubicaciones diferentes: la sede de la Agrupación BilbaoCentro, el Hotel Ercilla y la calle peatonal Indautxu. Comenzará el viernes 16 por la mañana con un Taller de Pinchos dirigido a los profesionales hosteleros de la zona y que correrá a cargo del crítico gastronómico y reciente Premio Nacional de Gastronomía, Mikel Zeberio, y del cocinero navarro Enrique Martínez. En dicho taller los asistentes aprenderán a elaborar diferentes pinchos elaborados con algunos de nuestros productos más emblemáticos: txistorra, Pimiento del Piquillo de Lodosa, Ternera de Navarra, Alcachofa de Tudela, Euskal Txerri… Esas elaboraciones son las que se servirán posteriormente en un pintxo-pote acompañado por un Rosado de Navarra en el que está previsto que participen los bares de la zona.

Ese mismo día a las siete de la tarde se va a celebrar en el Hotel Ercilla, situado en el centro de Bilbao, una Cata – Foro – Espectáculo con el objetivo de dar a conocer los productos navarros mediante una combinación de relatos, música, historias y degustaciones a la que está previsto que acudan un centenar de personas entre prescriptores y público profesional de la hostelería, gastronomía, distribución, medios de comunicación, etc.

Tras una presentación institucional de la actividad, se irán catando los diferentes pinchos acompañados de sus historias y sus raíces maridados, además, con diferentes vinos de la Denominación de Origen Navarra. Los seis bocados que se podrán catar y en los que tendrán una importante presencia las verduras y los productos de temporada son: Papada de cerdo de Euskal Txerri, Pimientos del piquillo de Lodosa, vinagreta de sus cenizas y limón marinado; Cardo guisado, coliflor y almendras; Borraja cocida, calabaza y hongos confitados; Alcachofa de Tudela cocida y rellena de tuétano de Ternera de Navarra; Infusión de quesos Roncal e Idiazabal,  tomate, aceitunas, huevas y manzanas; Cordero de Navarra lechal a la parrilla, hierbas y salsa acidulada de yogur de la Ultzama; y Pan de Ujué, chocolate templado y cremoso de Aceite de Oliva Virgen Extra de Navarra.

 

Mercado local y fiesta en la calle

Y el sábado 17, la fiesta se traslada a la calle con la puesta en marcha, en horario de mañana y tarde, de un ‘Mercado’ de venta directa, información y degustación de los productos navarros de calidad. Para ello, se van a instalar seis carpas en la calle Indautxu, que estará decorada y ambientada con diferentes motivos ornamentales, artísticos y musicales, en las que se proporcionará información de la marca Reyno Gourmet y de las Certificaciones de Calidad y se realizarán degustaciones de productos. Está previsto, además, entre otras muchas cosas que se lleven a cabo presentaciones de los pinchos a modo de micro relatos y pequeñas animaciones a pie de calle en las que se interactuará con el público congregado en la zona; reparto de boletos en los que se podrán conseguir premios directos, lotes de productos e incluso una escapada a Navarra; música en vivo y muchas sorpresas más. Paralelamente, en los locales de la Agrupación Empresarial Bilbao Centro se ubicarán ocho empresas navarras que venderán sus productos a todos aquellos que quieran acercarse.

 

 

“Nafarroa dastatu”, gastronomia eta historia, bizipenak eta ikuskizuna batzen dituen proposamena

 

Azaroaren 16 eta 17an, Bilbon egonen dira Nafarroa, bere gastronomia eta berari buruzko istorioak. Bi egun horietan zehar, “CATAR NAVARRA/NAFARROA DASTATU” izenburuko sustapen-ekintza egingo da Bizkaiko hiriburuan, hiru eszenatoki desberdinetan. Nafar produktuak ezagutarazi nahi ditu kontakizun, musika, istorio eta dastatzeen eskutik.

 INTIA Nafarroako Teknologia eta Azpiegituren Institutua-Reyno Gourmet-ek eta Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak hedapen-ekintza hau abiatzea erabaki dute gure produktu aitortuenak sustatzeko helburuz. Horretako, haiek ekoizten lan egiten duten gizon-emakumeen lanaren balioa ikusarazi eta kasu askotan oso aspalditik transmititu zaigun ondarea belaunaldi gazteei ezagutarazten saiatuko da. Proposamen berria, funtsezko hiru gakotan oinarritua: beharrezkoak direla oraindik lurraldeak, lurra, geografia hain mundu globalizatu batean; produktua beren amets eta proiektuei esker posible egin duten pertsonak eta haien kultura daudela dastatzearen atzean; eta Nafarroak “Lurralde Kulturalki Adimentsu eta Jasangarrien” aldeko apustua egin duela globalaren eta lokalaren arteko bidegurutze horretan.

 

Hainbat atal barne hartuko ditu sustapenak, hiru toki desberdinetan egingo direnak: BilbaoCentro elkarteko egoitza, Ercilla hotela eta Indautxu oinezkoentzako kalea. Azaroaren 16ko goizean hasiko da, ostiralarekin, eta inguruko ostalari profesionalak izango ditu jomuga. Mikel Zeberio kritikari gastronomiko eta gastronomiako saridun nazional berriak zein Enrique Martínez sukaldari nafarrak bideratuko dute. Tailer horretan parte hartuko dutenek gure produktu enblematikoenetako batzuekin egindako pintxoak prestatzen ikasiko dute: txistorra, Lodosako pikillo-piperrak, Nafarroako aratxea, Tuterako orburua, Euskal Txerria… Izan ere, pintxo-pote batean eskainiko dituzte gero, Nafarroako ardo gorriak lagunduta, inguruko ostatuek.

Arratsaldeko zazpietan, aldiz, dastatzea, foroa eta ikuskizuna batera izango den ekitaldi bat egingo da Ercilla hotelean, Bilboko erdigunean. Kontakizunak, musika, istorioak eta dastatzeak baliatuko dira nafar produktuak ezagutarazteko, eta espero da ehun bat harpidedun eta profesional (ostalaritza, gastronomia, banaketa, hedabideak…) bertaratzea.

Jardueraren aurkezpen instituzionalaren ondoren, pintxoak dastatu, haien sustraiak aztertu eta haiei buruzko istorioak kontatuko dituzte, Nafarroa Sormarka ardoek lagunduta. Hona dastatuko diren sei mokaduak, barazkiak eta garaiko produktuak protagonista nagusi izango dituztenak: Euskal Txerriaren lepapea, Lodosako pikillo-piperrak, haien errautsekin egindako ozpin-olioa eta limoi marinatua; kardu egosia, azalorea eta almendrak; borraja egosia, kalabaza eta onddo konfitatuak; Tuterako orburu egosia, Nafarroako Aratxearen hezur-muinez betea; nafar gazten infusioa %50era, tomatea, olibak, arrabak eta sagarrak; Nafarroako Arkume esnekoa, txingarretan egina, belarrak, Ultzamako jogurt-saltsa azidotua; eta Uxueko ogia, txokolate epela eta oliba-olio birjina estraren kremosoa.

 

Tokiko azoka eta kaleko jaia

Eta, azaroaren 17an, larunbatarekin, kalera doa jaia, azoka bat jarriko baita, goizez zein arratsaldez. Kalitateko produktu nafarrei buruzko informazioa jaso ahalko da han, baita haiek dastatu eta zuzenean erosi ere. Horretarako, sei karpa jarriko dira Indautxu kalean. Motibo ornamental, artistiko eta musikalek apainduta egongo dira, eta Reyno Gourmet markari zein kalitate-ziurtapenei buruzko informazioa emango da, eta produktuak dastatu ere. Aurreikusita dago, besteak beste, pintxoak mikrokontakizunen bidez aurkeztea eta animazio txikiak egitea kalean bertan, interakzioa eskatuko dutenak bertan daudenekin. Horrez gain, zuzeneko sariak, produktu-loteak eta Nafarroara joan-etorria lortu ahal izateko txartelak banatuko dira, musika zuzenean joko da, eta hamaika sorpresa gehiago. Aldi berean, Bilbao Centro enpresa-elkarteko egoitzan, zortzi enpresa nafar kokatuko dira, beren produktuak salduko dizkietenak hurbiltzen direnei.

Fuente: BilbaoCentro